Labels

Blogger zerbitzuak eskainia.

2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

Euskararen Eguna


Atzo, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Horretarako, ekintza bereziak egin genituen egun osoan zehar.

Goizean,  taldeko argazkia atera genuen ikasgelan. Gero, euskal dantzak egin genituen patioan. Trabudu dantzari taldea etorri zen eskolara dantzak irakastera.

Atsedenaldia eta gero, herri kirolak egin genituen: sokatira eta gurpilak.

Arratsaldean, karaokea egin genuen ikasgeletan. 16:00etan familiak etorri ziren gu euskal dantzak dantzatzen ikustera. “Borobila” eta “Txulalai” dantzatu genituen. 

Oso ondo pasatu genuen!


0 iruzkinak:

Argitaratu iruzkina