6D2Ko lagunok gabon zoriontsuak
opa dizkizuegu. Zoriontsu bizi! Urte
berri on!
2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena
2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena
Euskaraldia bertan da!
Gu ere euskaraldiaren koreografia ikasten egon
gara.
Euskara beharrezkoa da eta hori defendatzeko helburuarekin, bideo hau
egin dugu.
Euskararen Eguna
Atzo, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu
genuen eskolan. Horretarako, ekintza bereziak egin genituen egun osoan zehar.
Goizean, taldeko argazkia atera genuen ikasgelan. Gero, euskal dantzak egin genituen patioan. Trabudu dantzari taldea etorri zen eskolara dantzak irakastera.
Atsedenaldia eta gero, herri kirolak egin genituen: sokatira eta gurpilak.
Arratsaldean, karaokea egin genuen ikasgeletan. 16:00etan familiak etorri ziren gu euskal dantzak dantzatzen ikustera. “Borobila” eta “Txulalai” dantzatu genituen.
Oso ondo pasatu genuen!

2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna
ABAO-OLBE Euskalduna Txangoa (6.D1)
Azaroaren 21ean, goizeko 9etan
autobusez Euskalduna Jauregira joan ginen.
Lehenengoz,kaletik jauregiko
langileen atetik sartu ginen eta seigarren solairura igo ginen zamagailu
batean. Han bertan entsaio gela zegoen, aulki batzuk, hormak ispiluz josita
zeuden eta piano handi bat zegoen, noski. Lurrean lerro batzuk margoztuta
zeuden, abeslariek eta aktoreek kokatzeko.
Geroago laugarren solairura
jeitsi ginen eskaleetatik. Hantxe jostunen gela handi bat zegoen, hainbat
mozorrekin baita josteko tresnak ere.
Ondoren hirugarren solairura
jeitsi ginen eta bertan abesbatzen kamerinoa ikusi genuen.Oso handia zen.
Pixka bat geroago abeslarien
kamerinora abiatu ginen. Han piano, besaulki handi bat, armairu bat eta komuna
zegoen. VIP gela bat zirudien.
Azkenean, lehenengo solairura
joan ginen eta han, eszenatoki handi-handia!
Azkenik, irteera joan ginen eta handik Santa Casilda
parkera.
Primeran pasatu genuen!
Erretratuak - Paul Klee teknika (6.D2)
6.D2ko
ikasleok Paul Klee margolariaren biografia eta bere lanak aztertzen egon gara.
Artista honen teknika ezagutu ondoren, praktikara eramatea erabaki genuen.
Jarraian ikus ditzakezue lortu genituen emaitzak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)