Labels

Blogger zerbitzuak eskainia.

2019(e)ko martxoaren 25(a), astelehena

Esku Makillajea


Plastika saioan esku makillajea egiten oso ondo pasatu genuen.

Ekintza oso dibertigarria zen.

Hona hemen emaitzak.






2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

Euskaraldia bertan da!

Gu ere euskaraldiaren koreografia ikasten egon gara. 

Euskara beharrezkoa da eta hori defendatzeko helburuarekin, bideo hau egin dugu. 


Euskararen Eguna


Atzo, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Horretarako, ekintza bereziak egin genituen egun osoan zehar.

Goizean,  taldeko argazkia atera genuen ikasgelan. Gero, euskal dantzak egin genituen patioan. Trabudu dantzari taldea etorri zen eskolara dantzak irakastera.

Atsedenaldia eta gero, herri kirolak egin genituen: sokatira eta gurpilak.

Arratsaldean, karaokea egin genuen ikasgeletan. 16:00etan familiak etorri ziren gu euskal dantzak dantzatzen ikustera. “Borobila” eta “Txulalai” dantzatu genituen. 

Oso ondo pasatu genuen!


2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

ABAO-OLBE Euskalduna Txangoa (6.D1)

   Azaroaren 21ean, goizeko 9etan autobusez Euskalduna Jauregira joan ginen.
  Lehenengoz,kaletik jauregiko langileen atetik sartu ginen eta seigarren solairura igo ginen zamagailu batean. Han bertan entsaio gela zegoen, aulki batzuk, hormak ispiluz josita zeuden eta piano handi bat zegoen, noski. Lurrean lerro batzuk margoztuta zeuden, abeslariek eta aktoreek kokatzeko.
   Geroago laugarren solairura jeitsi ginen eskaleetatik. Hantxe jostunen gela handi bat zegoen, hainbat mozorrekin baita josteko tresnak ere.
   Ondoren hirugarren solairura jeitsi ginen eta bertan abesbatzen kamerinoa ikusi genuen.Oso handia zen.
   Pixka bat geroago abeslarien kamerinora abiatu ginen. Han piano, besaulki handi bat, armairu bat eta komuna zegoen. VIP gela bat zirudien.
   Azkenean, lehenengo solairura joan ginen eta han, eszenatoki handi-handia!
    Azkenik, irteera joan ginen eta handik Santa Casilda parkera.
               Primeran pasatu genuen!