Azaroaren 21ean, goizeko 9etan
autobusez Euskalduna Jauregira joan ginen.
Lehenengoz,kaletik jauregiko
langileen atetik sartu ginen eta seigarren solairura igo ginen zamagailu
batean. Han bertan entsaio gela zegoen, aulki batzuk, hormak ispiluz josita
zeuden eta piano handi bat zegoen, noski. Lurrean lerro batzuk margoztuta
zeuden, abeslariek eta aktoreek kokatzeko.
Geroago laugarren solairura
jeitsi ginen eskaleetatik. Hantxe jostunen gela handi bat zegoen, hainbat
mozorrekin baita josteko tresnak ere.
Ondoren hirugarren solairura
jeitsi ginen eta bertan abesbatzen kamerinoa ikusi genuen.Oso handia zen.
Pixka bat geroago abeslarien
kamerinora abiatu ginen. Han piano, besaulki handi bat, armairu bat eta komuna
zegoen. VIP gela bat zirudien.
Azkenean, lehenengo solairura
joan ginen eta han, eszenatoki handi-handia!
Azkenik, irteera joan ginen eta handik Santa Casilda
parkera.
Primeran pasatu genuen!
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina