Labels

Blogger zerbitzuak eskainia.

2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

Bilbora irteera

Pasaden ostiralean otsailaren 26ako, 6. mailako ikasleak Astrabuduko metro geltokian metroa hartu eta Bilbora joan ginen.

Asmoa  Bilboko Euskalduna jauregia bisitatzea izan zen, operaren mundua ezagutzeko asmoz. ABAO –OLBE elkarteak antolatutako programa didaktikoan parte hartu genuen.

Opera baten muntaiaren mundua ezagutzeko aukera izan genuen: jantziak eta atrezzoa ikusi, ekipo teknikoak ezagutu, kamerinoak bisitatu, makillaje gela ikusi… Horrez gain Ainhoa Artetaren soprano Tolosarraren kamerinoa bisitatu genuen eta bere arropak ikusi ere.

Heldu bezain pronto San Mames Berria kanpotik bisitatu genuen eta Euskalduna jauregia bisitatu eta gero Doña Kasilda parkean hamaiketakoa hartu eta jolasten ibili ginen. Eguna amaitzeko Guggemheim museoararte paseoa eman genuen.


Eguraldi polita izan genuen eta irteera egun oso ona pasatu genuen. Bilbo eta bere txokoak bisitatzeko aukera aprobetxatu genuen eta egun dibertigarri eta interesgarria izan zen.