Gaur goizean eskolan bertan bertso saioa izan dugu 6.mailako ikasleok.
Bi bertsolari eta gai jartzaile batek, bertso saio bat bertatik bertara
nolakoa den ezagutzeko aukera eman digute.
Ofiziotan, hasierako puntua erantzuten, lau oinak emanda, bakarka eta
librean aritu dira ordu bete oparoan.
Bukaera bereziki dibertigarria izan da, ikasleek bertsolariei beraiek
asmatutako galderak egin, eta hauek bertsoz erantzun dietenean.
Hitza jolas, kantuka eta kontuka, primeran pasatu dugu!
0 iruzkinak:
Argitaratu iruzkina