Labels

Blogger zerbitzuak eskainia.

2018(e)ko azaroaren 29(a), osteguna

ABAO-OLBE Euskalduna Txangoa (6.D1)

   Azaroaren 21ean, goizeko 9etan autobusez Euskalduna Jauregira joan ginen.
  Lehenengoz,kaletik jauregiko langileen atetik sartu ginen eta seigarren solairura igo ginen zamagailu batean. Han bertan entsaio gela zegoen, aulki batzuk, hormak ispiluz josita zeuden eta piano handi bat zegoen, noski. Lurrean lerro batzuk margoztuta zeuden, abeslariek eta aktoreek kokatzeko.
   Geroago laugarren solairura jeitsi ginen eskaleetatik. Hantxe jostunen gela handi bat zegoen, hainbat mozorrekin baita josteko tresnak ere.
   Ondoren hirugarren solairura jeitsi ginen eta bertan abesbatzen kamerinoa ikusi genuen.Oso handia zen.
   Pixka bat geroago abeslarien kamerinora abiatu ginen. Han piano, besaulki handi bat, armairu bat eta komuna zegoen. VIP gela bat zirudien.
   Azkenean, lehenengo solairura joan ginen eta han, eszenatoki handi-handia!
    Azkenik, irteera joan ginen eta handik Santa Casilda parkera.
               Primeran pasatu genuen!




Erretratuak - Paul Klee teknika (6.D2)

6.D2ko ikasleok Paul Klee margolariaren biografia eta bere lanak aztertzen egon gara. Artista honen teknika ezagutu ondoren, praktikara eramatea erabaki genuen. Jarraian ikus ditzakezue lortu genituen emaitzak.  


Bertso Saio Mundiala (6.D1)