Labels

Blogger zerbitzuak eskainia.

2016(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

ABAO

  Urriaren 18an, 6. mailako ikasleok ABAO-OLBE-ri esker (Asociación Bilbaina de amigos de la Ópera) opera mundura hurbildu ginen.

  Lehenengoz, ABAO-ko talde didaktikoa gure ikastetxera etorri zen, joan-aurretiko azalpena ematera. Opera baten ekoizpenean erabiltzen, lantzen,
sortzen dana eta eszenatokiko sekretuak azaldu zizkiguten (atrezzoa, jantziak, ileak, musikarien kokapena….), operaren munduan murgildu gintuen.

   Euskalduna jauregira joan ginen egunean, bisita-gidariak primeran azaldu zizkigun eskolan usi genuena. Hau da, operaren sektretutxoak  hurbil-hurbiletik ikusi ahal izan genuen.